Fisioterapia neurologikoa une gako batean dago: azken urteetako aurrerapen zientifiko, teknologiko eta klinikoa nerbio-sisteman erasana duten pertsonak baloratu eta tratatzeko dugun modua eraldatzen ari da. Errealitate horrek erronka berriak dakar, baina arlo klinikoan, irakaskuntzan edo ikerketan gabiltzan langileentzako aukera bikainak ere eskain ditzake.
Elkartu, hausnartu eta eguneratzeko gunea sortzeko helburuarekin sortu dira Fisioterapia Neurologikoaren Euskadiko I. Jardunaldiak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) antolatuak, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialarekin batera (EFEO), eta Neurologiako Fisioterapeuten Espainiako Elkartearen (AEF-Neuro) lankidetzarekin. Jardunaldiak urriaren 25ean izango dira, Bizkaia Aretoan (Bilbo), eta nazioko eta nazioarteko erreferentziazko profesionalak bilduko ditu.
Ekitaldia neuroerrehabilitazioaren egungo ikuspegietan sakondu nahi duten fisioterapeuta kliniko, unibertsitateko irakasle, ikertzaile eta ikasleei dago zuzenduta, bai eta osasunaren arloko beste profesional batzuei ere.
Egunean zehar, gakoak diren hainbat gai jorratuko dira, hala nola balorazio funtzionala, ebidentzia zientifikorik berriena, berrikuntza teknologikoa edo diziplina arteko lana; hitzaldiak, kasu klinikoak, mahai-inguruak eta interakziorako espazioak egongo dira.
Jardunaldiak Fisioterapia neurologikoaren euskal ekosistema indartzeko xedez sortu dira, bai eta zentroen arteko sinergiak sustatu, ikerketa-proiektuak ezagutarazi eta, batez ere, bete-betean garatzen ari den diziplinari buruzko komunitate profesionala eraikitzeko ere.
Urriaren 25ean Bilbon elkar ikustea espero dugu. Aukera aparta izango da ikasteko, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin hazten jarraitzeko.
Antolakuntza Batzordea










